Skip to content

Bob

Still

Filmari buruzko informazioa

Jatorrizko izenburua: Bob
Iraupena: 3 min.
Zuzendaria: Jacob Frey & Harry Fast
Jatorrizko herrialdea: Alemania, 2009
Hizkuntza: Ingelesa
Gomendatutako adina: 11-14 urte

Laburpena

Hamster bati bere adiskidea gustatu zaio eta haren bihotza bereganatzeko edozer egiteko prest dago... baita mundu osoan zehar haren atzetik joateko ere. Baina ezusteko handi batekin egingo du topo...

Gai nagusiak

Estereotipoak
Genero espektatibak
Senari jarraitzea
Norberak homosexuala dela adieraztea (armairutik ateratzea)
Beste norbait homosexuala dela agerian jartzea (armairutik ateraraztea)

Still

BOB izeneko pelikulan, ingurune desberdinetan elkarren atzetik ibiltzearen kontzeptua irudi engainagarria da, trikimailu bisual hutsa. Kameraren ikuspuntuaren ondorioz, bidaia-agentzia bateko posterretako irudiek ekintza garatzen den benetako tokia ematen dute. Engainagarria den ikuspuntu hori zenbait ariketa egiteko abiapuntua izan daiteke:

1. ariketa: Atzealdeak

Atzealdeak eta perspektibak aztertzea ariketak egiteko abiapuntu dibertigarria izan daiteke. Ariketa hau gauzatzeko, irudiak proiektatu behar ditugu pantaila handi batean edo paretan. Horretarako, proiekzio-kanoia daukan ordenagailua, diapositibak edo erretroproiektorea erabil daitezke.

5 paisaia desberdin erakusten dituzten diapositibak erabiliz, hauxe egin daiteke:

2. ariketa: Perspektiba I

Film horretan jendea engainatzeko erabili da perspektiba. Ikusi filma berriro eta hau bilatu ezazu:

3. ariketa: Perspektiba II

Denok ezagutzen dugu oporretan atera ohi den argazki tipikoa, perspektiba jakin bati esker efektu barregarria lortzen duena (esaterako, turista bat lehen planoan, atzealdean dagoen Pisa dorrearen kontra jarrita, edo norbait Eiffel dorrearen puntaren gainean eskua jarrita).

Perspektiba aldaketa batek egoera baten ikuspuntu guztiz desberdina eman dezake. Hona hemen adibide historiko ospetsu bat: a) gizon bat lehen planoan, espaloian dagoen emakume bat bortizki bultzatzen b) urrutitik ikusita, konturatuko gara gizona emakumea bultzatzen ari dela leiho batetik erortzen ari den objektu pisutsuak zanpa dezakeelako.

Gai dira ikasleak antzerako eszenatokiak bilatzeko, zeinetan perspektiba zabalago batek irudian erakusten den emozioaren interpretazioa aldatzen duen? Saia zaitez emozioen dualtasuna azpimarratzen (minagatik negar egitea -> pozagatik negar egitea; beldurragatik oihukatzea -> emozioagatik oihukatzea...).

Aukeratu ideiarik onenak eta eskatu ikasleei kamera erabil dezaten argazki horiek egiteko.

4. ariketa: Imajinatu… Animazioa edo film erreala?

Guztia posible da animazioko film batean. Ideiarik zoroenak ere pantailan bistaratu daitezke. Baina, zer gertatzen da film batean aktoreek egoera jakin batzuk antzeztu behar dituztenean?

BOB film erreal gisa filmatu beharko balitz, zer egin liteke eta zer ez? (hamsterren ordez, gizakiak jartzeaz gain)

5. ariketa: Sexuak antzeman

Bob film lehen aldiz ikustean, argi eta garbi emetzat jotzen dugu. Geroago, zalantzarik gabe artzat hartzen dugu.

Zertan oinarritzen gara pertsona baten sexua bereizteko? Zergatik nahasten gara hain gutxitan -filmeko hamsterra ez bezala-? Benetan ba al dakigu ez gaudela oker?
Saiatu alderatzen Boben jokaera filmaren hasieran eta amaieran.
Zerk desberdintzen ditu bi pertsonaiak? Zertan desberdintzen da haien gorputz-hizkuntza, jokatzeko modua, jarrerak, itxura? Ikusi arretaz ezaugarri fisikoak, adibidez, bularra, kokotsa, begiak, etab.).

Ohartu zara errealizadoreak noiz aldatu duen sexua (emetik arrera)? Nola egin du?

Normalean nola antzeman dezakegu hain erraz ezagutzen ditugun pertsonen sexua? Haurrek ere txiki-txikitatik desberdin marrazten dituzte mutilak eta neskak. Nolatan egiten dute hori?

 

Marraztu orri baten goiko aldean “arrautza” ilara bat: aurpegiak, beste ezaugarririk gabe. Banatu ikasleen artean “arrautza” horiek dituzten orri batzuk.

Eztabaida: Arrazoi biologikoak daude azaltzeko buruak ez digula huts egingo beste pertsona baten sexua antzematerakoan. Azter al dezakete ikasleek zergatik funtzionatzen duten horrela geure buruek?

Klaseko norbait inoiz nahastu al dute kontrako sexua duen norbaitekin? Jo al dute mutilen bat neskatzat edo alderantziz? Nola sentitu da nahastua izan den pertsona? Gauza bera al da mutilentzat eta neskentzat? Errazago onartzen da itxura maskulinoa duen neska bat mutil maritxu bat baino?

 


 

Download:

Ariketa 1 paisaia

Still

Still

Still

Still

Still

Still

 

 

 

Ariketa 3 Trompe l’oeil pintura

© Jongleur100, wikipedia.org

 

© Anamorphosis, wikipedia.org

 

© Davidparfitt, wikipedia.org