Skip to content

Hitzaurrea

Joera sexualagatiko bereizkeria debekatuta dago, bai Europako Erkidegoko Itunaren 13. artikuluaren bitartez, bai Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren bitartez. Hala ere, Europar Batasunean, oraindik ere zaila da gizarteak lesbiana, gay, bisexual, transexual eta transgeneroak (LGBT) onartzea.

Oinarrizko Eskubideen Agentziaren eta Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzaldietako hainbat deklaraziotan azpimarratu da erantzun irmoa eta eraginkorra eman behar dela LGBT pertsonen eskubideak babesteko. Horretarako, abiapuntutzat hartu behar dira hezkuntza eta hedabideen eragina zuzen erabiltzea.

Hedabideek lagundu egin beharko lukete estereotipoak apurtzen eta LGBT pertsonen ikuspegi errealista sustatzen. Horrez gain, estatu guztiek bermatu behar dute hezkuntza arloko materialek ez dezatela indartu estereotipo umiliagarririk, eta ez dezatela iraunarazi gizarte bazterkeria, enkistatutako bereizkeria eta giza duintasuna ukatzea ahalbidetzen duen aurreiritzirik.

Eskola sistemen artean eta eduki didaktikoetan kultura desberdintasunak daudela jakinda ere, Italiako, Bulgariako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Alemaniako, Belgikako, Herbehereetako eta Erresuma Batuko hainbat elkartek elkarrekin lan egitea erabaki zuten, xede komun bat lortzeko. Horrela, erabaki zuten eskoletan estereotipoei buruzko azterlan bat egitea, eta estereotipo horiei aurre egiteko, haur eta gazteek ulertzen eta gozatzen duten bitarteko bat erabiltzea: zinema. Orientazio eraginkorraren eta filmen inguruko jardueren bidez, ikasleei laguntza eskaini ahal zaie genero-identitatea eta joera sexuala bezalako gaiez hitz egiterakoan dituzten beldurrak gainditzeko eta, horrela, ezagutza eta autoestimua lortzeko.

Rainbow ingelesezko hitza da, ortzadarra esan nahi du. Gainera, akronimo gisa, ingelesez “Intolerantziaren aurkako eskubideak, aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikitzen” esaldiaren laburdurarekin bat egiten du. Rainbow da gure erantzuna haurrei eta gazteei sexuaz beraiek dituzten jarrerak ulertzen laguntzeko, eta sentikorrago bihurtzeko beste pertsona batzuen jarrerei eta joera sexuala eta genero identitatea errespetatzeari buruz, ikasgelan nahiz kanpoko munduan.

Marco Mori
CIG eko presidentea
Centro d'Iniziativa Gay Milano

 

Europako Batzordeko Justizia Zuzendaritza Nagusiaren “Oinarrizko eskubideak eta herritarrak” programaren esparruan finantzatuta.
© European Union, 2012
Txosten honen edukiak ez du islatzen Europar Batasunaren ikuspegi ofiziala. Bertan jasotako informazioaren eta iritzien ardura egileena da.

Iturria aipatuz erreproduzitzeko baimena ematen da.


 

Marco Mori

Marco Mori
CIG eko presidentea
Centro d'Iniziativa Gay Milano