Skip to content

Shark Bait

Still

Filmari buruzko informazioa

Jatorrizko izenburua: Haien kommen
Iraupena: 10 min.
Zuzendaria: Toni Nordli
Jatorrizko herrialdea: Norvegia, 2009
Hizkuntza: Norvegiera
Generoa: Fikzioa aktoreekin
Gomendatutako adina: 11-14 urte

Laburpena

Erlendek bere ikaskideen jazarpena jasaten du bere anaia gay delako. Bere irakasleak ez daki egoera horren berri eta Erlendek ez dio laguntzarik eskatzen. Harrapaketan jolastu ondoren, eraso umiliagarri bat jasaten du. Erlenden anaiak aurreiritziengatik sufritu du eta bere burua defendatzeko borrokatu behar izan du. Haren ustez, Erlendek indarkeriaren eta mendekuaren bidez konpondu behar du egoera hori. Egun batean, erasotzailetako bat jazarpena gauzatu bitartean harrapatzen du eta atxiki egiten du, orduan, Erlend hura jotzera animatzen du. Azkenean, Erlendek ez du onartzen bere anaiaren konponbidea eta norberaren balioak defendatzeak duen garrantzia erakusten dio. Hori baieztatzeko, bere anaiari besarkada bat ematen dio.

Oharra

Filmean hitz gordinak entzuten dira eta gorputz biluziak ikusten dira.
Jazarpen latza erakusten duten sekuentziak daude.

Gai nagusiak

Estereotipoak
Jazarpena
Homofobia
Irainak
Familia
Kideen arteko harremanak
Indarkeria
Gatazkak konpontzea

Still

Eskolako oharrak

Film labur horrek eztabaidatzeko hainbat alderdi ditu eta eszena desberdinetan zatitu behar da (horietako bakoitzaren ondoren proiekzioa geldituz), gaiak eta irudiak bete-betean aprobetxatzeko.

Eskolako oharrak ‘eztabaida puntuetan’ zatituta daude eta irakasleak erabaki behar du ikasleak nola antolatu (ikasle guztiak elkarrekin, eztabaidak taldeka, lana binaka, etab.) eta zer baliabide diren beharrezkoak (ohar koadernoa, arbelak, etab.).

Ikasleei eztabaida-gaien berri eman ahal zaie, sekuentziak ikusi aurretik euren arreta bereganatzeko.

Irakaslearen esku egongo da, era berean, ikasleen artean bereizketak egitea, bakoitzaren gaitasunen arabera. Esate baterako, untxi-arrainaren istorioa eta horren garrantzia begi-bistakoa izango da zenbait ikaslerentzat, baina beste batzuek, azalpen osoa beharko dute istorioa ulertzeko.

Filmeko irudi batzuek asaldura eragin dezakete. Hortaz, ezinbestekoa da irakaslearen irizpidea eta hark aurretiaz filma ikustea. Zehazki, aukera ona izan daiteke karkaxak osasungarriak ez direla ohartarazteko.

Filma eta eztabaida-gaiak curriculumean zeharkakoak dira eta irakasgai ezberdinak hartzen dituzte bere baitan: hizkuntza, herritarrentzako hezkuntza, antzerkia, ikus-entzunezko ikasketak, erlijioa, zientzia.

Still

Jarduerak

A. Aurkezpena: 1. eta 2. gaiak eztabaidatzea
B. Filmeko lehen sekuentzia proiektatzea: 3., 4. eta 5. gaiak eztabaidatzea
C. Bigarren sekuentzia proiektatzea: 6. eta 7. gaiak eztabaidatzea
D. Bukaera proiektatzea: 8., 9. eta 10. gaiak eztabaidatzea

A: Aurkezpena

1. gaia eztabaidatzea: Zer da jazarpena? Agi utz ezazu isolatzea, umiliatzea, lagunak kentzea bezalako gertakariekin dagoela lotuta.

2. gaia eztabaidatzea: Zer da homofobia? Lesbianengan, gayengan edo bisexualengan soilik dauka eragina, edo edonork sufritu dezake homofobiaren ondorioz?

B: Filma jazarpenezko lehen sekuentziara arte proiektatu (3:17 minutu)

3. gaia eztabaidatzea: Zergatik pairatzen du Erlendek jazarpena? Sentikorra delako? Bere anaia gay delako? Edo erasotzaileen buruzagiak zerbait erakutsi behar duelako?

4. gaia eztabaidatzea: Une jakin batean, Erlendek ahoz ordaina hartzen du. Portaera hori zuzena da? Edo gauzak okertu besterik ez du egin?

5. gaia eztabaidatzea: Zer egin lezake Erlendek?

C: Filma Erlendek bere anaiaren autotik jaitsi eta begiratzeko buelta ematen duen arte proiektatu (6:00 min.)

6. gaia eztabaidatzea: Zer nahi du anaiak Erlendek egitea?

7. gaia eztabaidatzea: Zergatik da garrantzitsua untxi-arraina? Jarduera osagarria: zergatik kontatzen dio Erlenden anaiak untxi-arrainaren istorioa? Istorio honek irakaspenik ba al dauka?

D: Filma amaierara arte ikusi

8. gaia eztabaidatzea: Zergatik uste duzu Erlendek anaia besarkatzen duela amaieran?

9. gaia eztabaidatzea: Zure ustez, zer ikasi dute pertsonaia hauek esperientzia horretatik:

10. gaia eztabaidatzea: Zenbatero entzuten dituzu honelako esaldiak: “larrutik ordainaraziko diogu” edo “begia begi truk”? Gogora ekarri istorio edo filmeren bat non norbaitek beste pertsona baten kontrako mendekua hartu nahi zuen, hark sufrimendua eragin ziolako. Istorio errealista zen? Emaitza onuragarria izan zen? Mendekua, justiziaren parekoa da?

Oharra

Irakasleak jarduera zabaldu nahi izanez gero, ikasleekin arrainari eta marrazoari buruz hausnartu dezake, erasotzailearen (harraparia) eta biktimaren (harrapakina) metafora gisa. Hori "harrapaketa" jolasean antzezten da, pelikularen hasieran, eta sinbolismo garrantzitsua dauka. Paradoxikoa izan arren, Erlendek ‘marrazo’ jazarlearen rola dauka, baina horrek bakardade sentsazioa areagotzeko besterik ez du balio. Erlendek alde batetik bestera begiratzen du eraso bat jasateko zorian dagoen bakoitzean; aitzitik, erasotzaileek zuzenean aurrera begiratzen dute.

Halakoa al da naturan harraparien eta harrapakinen jokamoldea? Bullying edo jokamolde erasotzailea gure espeziean oinordetzan hartu dugun eta gizaki bezala garatzeko eta hobeago bihurtzeko aldatu behar dugun ezaugarria al da?

 


 

Download

Ingelesez Poster:

Still