Skip to content

Sticks and Stones

Min ematen duten hitzak, eta, horiek gainditzeko, jendeak zer egin dezakeen

Still

Filmari buruzko informazioa

Jatorrizko izenburua: Sticks and Stones - Words that hurt and how young people can overcome them
Iraupena: 17 min.
Zuzendaria: Jean Padgett
Jatorrizko herrialdea: Kanada, 2001
Hizkuntza: Ingelesa
Generoa: Dokumentala/animazioa
Gomendatutako adina: 8 - 10 urte

Laburpena

Dokumental labur hori Kanadan egin zen 2001ean eta haurrei, hezitzaileei, irakasleei eta gurasoei zuzenduta dago.

Izenburuak ingelesezko haurren ohiko errima bati egiten dio erreferentzia: “Sticks and stones/ Will break my bones/ But names will never hurt me”. (Hitzez hitz, hauxe esan nahi du: makilek eta harriek hezurrak puskatuko dizkidate baina hitzek sekula ez naute minduko). Errima horrek adore ematen die iseken biktimei ezer gertatu ez balitz bezala jokatzeko.

Still

Filmean, Vancouver eta Torontoko lehen hezkuntzako ikastetxe batzuetako 5 eta 12 urte bitarteko haurrak agertzen dira. Haiek azaltzen dute zer sentitu zuten norbaitek iseka edo eraso egin zien bakoitzean, beraiei edo beren familiei. Haur horiek familia-testuinguru ezberdinetatik datoz eta bazterkeriaren aurkako eskola jarduera batean elkarrizketatzen dituzte. Ikusleari gogoeta zorrotza eskaintzen diote jazarpenari eta aniztasuna ez onartzeari buruz, bereziki generoaren ohiko rolak urratzeaz edo homosexualitateaz ari garenean. Haur horiek adierazten dute beraien iritziz jazarleek (“bully” izenekoek) irainak zergatik egiten dituzten eta, beraien ustez, hori konpontzeko zer egin behar den. Zenbait termino animazioaren bitartez azaltzen dira. Era berean, ikastetxeak egoera horiei nola aurre egin beharko liekeen adierazten dute: alegia, konponbidea ez dela ezer gertatu ez balitz bezala jokatzea.

Gai nagusiak

Familia homoparentalak
Jazarpena
Irainak
Familia

Helburuak

Haurrak gai hauei buruz pentsatzera animatzea: maskulinoa edo femeninoa izateko dauden modu anitzez, familia osa dezaketen amodio modu ezberdinez eta familia horiek errespetatzeak duen garrantziaz.

Still

Hasi giroa prestatzen

Lehenik eta behin, sortu ezazu errespetuzko inguru inklusiboa.

 

Still

Jarduerak
Bideoa eman aurretiko jarduerak (gutxi gorabehera ordubete):

Bideoa proiektatu bitartean egiteko jarduerak (gutxi gorabehera 2h):

  1. Ikasleek orri handi bat lau zati berdinetan bana dezatela eta, ekin lanari! (5 min).
  2. 1.43. min.: Gelditu filma eta galdetu ikasleei zer duten komunean, euren ustez, familiek eta zerk egiten duen familia bat familia izatea (15 min).
  3. 3.26. min. (filmeko haurrek “gay” hitzaren esanahia azaldu ondoren): Gelditu filma eta eskatu ikasleei prestatu duten orriaren lehen laukian marrazki bat egin dezatela, filmeko haurrak une horretan sentitzen dutena azaltzeko (10 min).
  4. 7.20. min. (filmeko haurrek irainen alderik txarrena zein den azaldu ondoren): Gelditu bideoa eta eskatu ikasleei bigarren laukian marrazki bat egin dezatela, filmeko haurrak une horretan sentitzen dutena azaltzeko (10 min).
  5. Filma berriro jarri aurretik, galdetu ikasleei zergatik uste duten batzuetan jendeak iraintzen duela eta besteei iseka egiten diela: nola sentitzen dira beraiek iseka egiten dietenean? Zer pentsatzen dute isekak pairatzen dituzten haurrez? Zer egingo lukete haiei laguntzeko? Idatzi erantzun guztiak arbelean (20 min).
  6. 8.35–9.39. min. Marrazki bizidun batek “maritxu” hitz iraingarriaren jatorria azaltzen du: Zure klaseko haurrek, agian, beste irain batzuk entzun eta erabiliko zituzten elkar iraintzeko. Hitz horien jatorriari buruzko informazioa ere bil dezakezu (10 min).
  7. 10.43. min. (filmeko neska-mutilek tradizioei eta gizartean neskentzat eta mutilentzat dauden arauei zer erantzun ematen dieten adierazi ondoren): gelditu filma eta eskatu hirugarren laukian marraz dezatela nola sentitzen diren filmeko haurrak une horretan (10 min).
  8. 11.10. min.: Filma hemen geldi dezakezu eta ikasleei eskatu filmeko protagonistak egiten ari direna egin dezatela. Idatzi arbelean kultura maskulinoa osatzen duten gauzez bururatzen zaizun guztia, mutilekin eta gizonekin bat etortzeko beharrezkotzat jotzen dena, eta kultura femeninoa osatzen duten gauzez bururatzen zaizun guztia, hau da, neskekin eta emakumeekin bat etortzeko beharrezkotzat jotzen dena (20 min).
  9. 13.42. min.: Arbelean kultura maskulinoari eta femeninoari buruzko taulak prestatu badituzu, aztertu elkarrekin taula horiek, jazarpenari buruzko taularekin batera (”e” urratsa). Ikasleei beren iritzia eskatzeko une egokia izan daiteke: nor dagoen ados filmarekin, zergatik mutilen batek ‘nesken’ jardueratzat jotzen den zerbait egin nahi izan dezakeen edo neskaren batek 'mutilen' jardueratzat jotzen den zerbait egin nahi izan dezakeen (20 min).
  10. Proiekzioa amaitzean, eskatu ikasleei laugarren laukian marraz dezatela ikusi berri duten filmak sentiarazten diena (15 min).

    Still

Bideoa proiektatu ostean egiteko jarduerak: