Omar
Filmari buruzko informazioa
Jatorrizko izenburua: Omar
Iraupena: 9 min.
Zuzendaria: Sebastien Gabriel
Jatorrizko herrialdea: Frantzia, 2010
Hizkuntza: Frantsesa
Generoa: Fikzioa aktoreekin
Gomendatutako adina: 15+ urte
Laburpena
Omar gazte beltz bat da. Atzerritarren semea da eta Pariseko kanpoaldeko eremu pobre batean bizi da. Inguru horretan, homosexualitatea ezkutatzeko presioa sentitzen du. Egun batean, agerian jartzen da Arthurrekin maiteminduta dagoela eta erabaki bat hartu behar du: bere maitasunari uko egin edo hiria utzi bizi berri bat hasteko.
Gai nagusiak
Estereotipoak
Genero espektatibak
Norberaren zoriona
Oztopoak gainditzea eta nork bere eskubideen alde borrokatzea
Jazarpena
Homofobia
Irainak
Identitatea
Familia
Kideen arteko harremanak
Ezberdina sentitzea
Senari jarraitzea
Kultura aniztasuna
Indarkeria
Norbera homosexuala dela adieraztea (armairutik ateratzea) / Beste norbait homosexuala dela agerian jartzea (armairutik ateraraztea)
Helburuak
- Norberaren bizitzan eta inguruan tolerantziarik ezaren eta arrazakeriaren forma ezberdinak ikusteko gauza izatea.
- Ekintza baztertzaileetara bideratzen gaituzten arrazoi pertsonalak ikusteko gauza izatea.
- Norberak taldearen edo gizartearen aurrean duen erantzukizuna garrantzitsua dela ikusteko gauza izatea.
- Eraikitzeko eta komunikatzeko gaitasunak edo estrategiak identifikatzeko gauza izatea, joera baztertzaileei eraginkortasunez aurka egin ahal izateko.
Filma ikusi baino lehen egiteko jarduerak
- Banatu ikasleak binaka. Esaiezu gogora dezatela beren bizitzako une bat, bereizkeriaren biktima izan zirenekoa, eta pentsa dezatela nola erreakzionatu zuten.
- Eskatu bikote bakoitzari antzeztu dezatela bereizkeriazko egoera bat, biek biktimaren nahiz erasotzailearen rola eginez.
Ondoren, honakoa eska iezaiezu:- eztabaida dezatela bizi izan dituzten sentimenduen eta pentsamenduen gainean;
- pentsa dezatela zein egoeratan izan diren biziagoak euren emozioak, eta zergatik;
- pentsa dezatela zein egoeratan identifikatu ziren gehiago antzezten ari ziren rolarekin;
- pentsa dezatela zer sentimenduk aldaraziko lizkiekeen jarrera eta jokabidea.
- Banatu ikasleak launaka. Pentsaraz iezaiezu beraien bizitzako uneren batean zein arlotan zentsuratu edo baztertu duten beren burua, baztertuak izateko beldurragatik: ezberdinak/alternatiboak izateko beldurra, euren emozioak adierazteko beldurra, egia/pentsatzen dutena esateko beldurra, modu ezberdinean/gauza desberdinak edo ohiz kanpokoak pentsatzeko beldurra, etab.
Zer zeregin dute ‘ezberdinek’?
Barruan ba al daukat beldurtzen nauen sekreturen bat?
Nola eragotz diezadakete nire beldurrek pertsona osoa, aktiboa, herritar parte-hartzailea izatea?
Nola eta zergatik alda nezake nire jokabidea?
Nola deskribatuko zenuke erabateko inklusioko egoera ezin hobea, zuretzat nahiz gizartearentzat?
- Banatu ikasleak lau taldetan. Pentsaraz iezaiezu maskulinoaren eta femeninoaren kontzeptuetan, galdera hauetaz baliatuta:
- Zer baimentzen zaie gizonei, baina ez emakumeei, eta alderantziz?
- Gailentzen den gizarte-arauari jarraiki, zer ezaugarri izan behar ditu jarduera batek / izaera batek / kirol batek maskulinotzat edo femeninotzat jo dezaten?
- Gauza bera gertatzen al da munduko beste herrialde batzuetan?
- Zure gurasoak gazteak zirenean, gizonek eta emakumeek eginkizun berak izan zitzaketen, orain dituzten askatasun berak?
Filmaren ondoren egiteko jarduerak
- Antolatu 4-5 pertsonako taldeak, ondorengo puntuak eztabaidatzeko:
- Nola jokatzen du Omarrek bere lagunekin?
- Nola erantzuten du Omarrek Arthurri egiten dioten jazarpenaren aurrean?
- Zergatik elkartzen da horrela Omar Arthurrekin? Zergatik dago hain ezkutatuta euren topalekua?
- Zergatik erreakzionatzen du horrela Omarren aitak?
- Nola sentitzen da Omar auzokideek eta lagunek zaintzapean dutela ikusita, egoeraz jabetu aurretik eta ondoren?
- Talde bakoitzak erantzunak arbelean bilduko ditu.
- Ondoren, denek elkarrekin, ikasleek erantzunak alderatuko dituzte, eta galdera honi erantzuten saiatuko dira:
- Zer ikasi duzu gizarte espektatibez eta norbera izatearen askatasunaz?
Jarduera gehiago
Ikasleek hainbat historia eta gertakari historiko bila litzakete LGBT taldea baztertzeari buruz eta LGBT mugimenduaren eskubide zibilen aldeko borrokari buruz.
LGBT elkarteetako ordezkariak gonbidatu ahal izango lirateke, homofobia eta euren esperientzia propioak jorratzeko.