Ortzadarraren koloreak (RAINBOW)
Bizi dugun garai honetan, irudiek eta, bereziki, irudi digitalek eragin handia dute gizartean eta gure eguneroko bizitzan. Gutako asko konektatuta egoten gara jaikitzen garenetik lotara joan arte. Pantailatik ikusten dugu inguratzen gaituen mundua. Errealitatea pixelen bitartez irudikatzen da, benetako pertsonen bitartez egin beharrean. Gure lagunak gizarte-sareen bitartez ezagutzen ditugu, eta berehalako edo sakeleko telefonoko mezuen bitartez hitz egiten dugu; benetako mundua eta mundu birtuala lehian ari dira, gure arreta eta denbora bereganatzeko. Gero eta ordu gehiago ematen ditugu gure sakeleko telefonoekin eta ordenagailuaren aurrean eserita, beste pertsona batzuekin harremanetan. Orwellen mundua egia bihurtu da: konektatuta ematen ditugu eguneko 24 orduak eta asteko 7 egunak, gure jarduera, emozio eta amets guztiak partekatzeko.
Nortzuk garen, zer egiten dugun eta zer pentsatzen dugun gizarte sareetako lekuren batean irakurri, ikusi eta entzungo da. Dagoeneko ez gara hartzaile pasiboak bakarrik, igorleak eta aurkezleak ere bagara! Munduari bidaltzen dizkiogu gure argazkiak, etxean egindako bideoak eta bazter leku guztietako gure lagunentzako testuak. Ezagunek nahiz ezezagunek ikusten eta jarraitzen gaituzte, eta lagunak egiten ditugu tekla bat sakatuta. Pantailan agertzen diren irudiek geroz eta eragin handiagoa duten gugan. Horrexegatik da hain garrantzitsua irudi horiek estereotipoak ez izatea, errealitatearekin bat etortzea!
RAINBOW proiektuaren irudiek LGBT gaiei buruzko benetako argazki ugari islatzen dituzte. Irudiek erakusten dute benetako jendeak benetako emozioak dituela. Nahiak, zalantzak, ametsak, ziurgabetasuna, maitasuna, adiskidetasuna eta identitatea bezalako sentimenduak. Ortzadarraren koloreak bezala!
Hezkuntzan aniztasun sexualaz hitz egitea ez da eguneroko jarduera. Baina haur eta gazte gehienek ondotxo ezagutzen dituzte nesken eta mutilen arteko desberdintasunak, baita beraien garapen sexuala ere. Gurasoak izaten dira gai horri aurre egiten lehenengoak, baina ikastetxeek ere badituzte, zalantzarik gabe, beraien ardura eta aukerak. Ikastetxe bakoitzak eremu segurua eskaini behar du, haurrak eta gazteak bertan pertsona gisa ahalik eta ondoen hezi daitezen, beraien aukerak arretaz aztertzeko.
Naizena izatea da norbera hezteko eta edozein arlotan garatzeko baldintzetako bat. Eskolek eta irakasleek RAINBOW proiektu honetan prestatu ditugun materialak erabil ditzakete hitz egiteko, hausnartzeko eta eremu segurua sortzeko. Eremu seguru horretan, norberak parte hartzeko libre sentitu behar du, eta bere “kolorea” garatzeko aukera izan.