Skip to content

Partaideak

Partners

Belgika: Jekino-Films
Belgika: ECFA – European Children’s Film Association
Bulgaria: Sapi
Italia: CIG - Centro d'Iniziativa Gay (Arcigay Milano)
Italia: Arcigay
Italia: Synergia s.r.l.
Italia: ArciLesbica
Herbehereak: COC Amsterdam
Erresuma Batua: Schools out
Alemania: Bundesverband Jugend und Film e.V.
Espainia: FARAPI, Social Anthropology Applied
Espainia: Ararteko

 

Belgika:
Jekino-Films
Rue du Pavillon 3
1030 Bruxelles
Tel.: +32 2 242.54.09
Faxa: +32 2 242.74.27
info@jekino.be
www.jekino.be

Referente: Elise Van Beurden
Tel.: +32 2 2425409
elisevb@jekino.be

30 urte baino gehiago dira Jekinok haur eta gazte dinamiko askori zinema eskaini dienetik. Kultura, entretenimendua eta hezkuntza uztartzen dituen erakunde bat da.
Jekino haurrentzako zinemaren banatzaile espezializatua da. Haurrekin, zinemarekin eta komunikabideekin zerikusia duen guztirako erreferentziazko kultura-zentro eta ezagutza-zentro gisa eskaintzen da.
Jekinoren bitartez, berariaz haur eta gazteei egokitutako zinema eta tailerrak eskoletara, zinemetara, kultura-zentroetara eta etxeetako egongeletara iristen dira. 2007. urtean, Jekinori Kulturaren Flamenko Saria eman zioten (zinema atala), 30 urtez erakundeak gazteei kalitateko zinema eman baitie.

 

ECFA – European Children’s Film Association
Felix Vangynderhuysen
Rue du Pavillon 3
1030 Bruxelles
Tel.: +32 2 242540
Faxa: +32 2 2427427
www.ecfaweb.org
ecfa@jekino.be
felixv@jekino.be

Eva Schwarzwald
eva.schwarzwald@fastwebnet.it
Tel.: +39 02 45497694
Mobil: +39 338 1491032

Adam Graham
Director
ANT CREATIVE
Film, Gaming & Media Education
www.ant-creative.co.uk

adam@ant-creative.co.uk
skype: ant.creative
Board Member European Children’s Film Association (www.ecfaweb.org)

ECFA, 1998. urtean sortutakoa, haur eta gazteentzako kalitate handiko pelikulak nahi dituzten pertsonentzako erakundea da: zinemagileak, ekoizleak, banatzaileak, film-emaileak, telebista programatzaileak, jaialdi antolatzaileak eta zinematografiako hezitzaileak.
Bai ikus-entzunezko baliabideak, oro har, bai zinema, zehazki, komunikazio artistikorako eta transmisio kulturalerako bideak dira. Kontuan hartuta orain mundua “herrixka globala” bihurtu dela, haurrek eta gazteek kultura geroz eta eskuragarriago dute eta uste baino gehiagok erabiltzen dituzte baliabide zinematografikoak. ECFAren xedea da haurrak eta gazteak zinema deitzen den makineria handi horrekin harremanetan jartzea.

 

Bulgaria:
Sapi
Milvana Panayotova
78 Knyaz Boris I Str., fl 2
1000 Sofia
Tel.: +359 2 852 4713
milvanas@sapibg.org
www.sapibg.org

SAPI 2001. urtean eratu zen Bulgarian gizarte laneko metodo modernoak sartzeko asmoz. Ordutik SAPIk garrantzi handiko 10 proiektu eraman ditu aurrera eta Europa osoan dauden hainbat erakundetako kidea izan da, Bulgariako gobernuarekin elkarlanean aritzeaz gain. Haren egitekoa gizarte-lana garatzea da, Bulgariako gizarte bizitzan talde zaurkorren inklusioa hobetuko duen lanbide gisa. Haien ustez, pertsona guztiok daukagu herritar aktibo eta baliotsuak izateko gaitasuna, kasuan kasuko herrialdean. Finantzaketari dagokionez, SAPIk gobernuaren ekarpenak ditu, baita nazioarteko proiektuetatik datozen funtsak ere. Erakundeak programa askotan parte hartu du, hala nola DAPHNE, Leonardo da Vinci eta Europar Batasuneko PHARE izenekoetan, baita programa hauetan ere: OAK Foundation, Open Society Foundation eta COLPI programa, Budapest.

 

Italia:
CIG - Centro d'Iniziativa Gay (Arcigay Milano)
Marco Mori, Presidente
Via Bezzecca 3, 20135 Milano.
Tel. +39. 02 54122225
Fax +39. 0254122226
info@arcigaymilano.org
presidente@arcigaymilano.org
www.arcigaymilano.org

CIG (Centro di Iniziativa Gay) irabazi asmorik gabeko boluntarioen elkarte bat da eta egoitza Milanen dauka. Gay komunitate gisa antolatzen da, hainbat azpibanaketa, batzorde eta babesa eta laguntza emateko lantalde ditu eta homosexual eta transexualentzako elkartasun printzipioak ditu oinarri. CIG 1984. urtean sortu zen mugimendu politikoaren eta autokontzientzia-mugimenduen talde atomizatu txikiak baino harago joateko premiari erantzuteko, erakundeekin gobernuari aurka egiteko, beharrezkoa izanez gero. Abian jarri zenetik, agiri asko hartu ditu bere baitan, baita une oro hobetzen ari den eta ahal den ondoen komunitate homosexualaren espektatibei erantzuten saiatzen den egitura ere. Egituraren elementuak hauek dira: Accoglienza (Harrera-taldea), Biblioteca (liburutegia), Cultura (kultura), Scuola (eskola), Telefono Amico (gay komunitatearentzako laguntza telefonoa), Giovani (Gazte-sarea), Salute (osasuna eta gaixotasunak). CIGen jarduera guztiak, oro har, boluntarioek eramaten dituzte aurrera. 1985. urtetik CIG Arcigayren kide izan da eta 2006. urtetik Milango tokiko batzorde gisa jardun du.

 

Arcigay
Rosario Murdica, Project Manager
Via Don Minzoni 18
40121 Bologna, Italy
Tel.: +39. 05 10957241
Faxa: +39. 05 10957243
info@arcigay.it
www.arcigay.it

1985. urtean eratu zen eta homosexualen eskubideak aintzat hartu zituen Italiako lehenengo erakunde nazionala da. 2007. urtean 160.000 kide baino gehiago zituen. Erakundeak tokiko 114 zentrorentzako koordinatzaile-lanak egiten ditu (horietako 50 politiko-kulturalak eta beste 64 olgetarakoak) Italiako 48 probintziatan, iparraldean dagoen Bolzanotik hegoaldeko Cataniaraino. Zentro horien guztien zerrenda kontsultatzeko, ikusi www.arcigay.it/local, eta aisiarako lekuen (tabernak, diskotekak, saunak eta beste zentro batzuk) direktorio baterako, aldiz, ikusi www.arcigay.it/ricreativi. Arcigayk egoitza nagusia Bolognan dauka, Don Minzoni, 18 kalean. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, boluntarioz osatutakoa, eta homofobia, heterosexismo, aurreiritzi eta gayen aurkako bereizkeriari aurre egitea du xede. Erakundeak konpromisoa dauka pertsona guztiek estatus bera izateko borrokaren inguruan, orientazio sexuala alde batera utzita, eta homosexual guztiek bizitza betea, askea eta zoriontsua izateko ideia indartu dadin lan egiten du.

 

Synergia s.r.l.
Rebecca Zanuso
Head of Unit
Via Mauro Macchi, 44
20124 Milano
Tel.: +39 02 72093033
Faxa: +39 02 72099743
rzanuso@synergia-net.it
www.synergia-net.it

Synergia ikerketa soziala, prestakuntza eta aholkularitza jorratzen dituen Italiako enpresa bat da. Milanen dago eta 1989. urtetik osasunaren gizarte-arloko politikaren esparruan dihardu. Synergiak sektore publikoarentzako, enpresa pribatuentzako eta hirugarren sektorerako ikerketa-proiektuak garatu ditu, bai tokiko mailan bai Europa eta nazio-mailan. Horretarako beti ezagutza zientifikoen inguruan duen kaudimenaz baliatzen da. Enpresak erakundeei -direla publikoak zein pribatuak- ematen die laguntza, abian jarri nahi den proiektuarentzako finantzaketa-irtenbide onenak identifikatzerakoan.
Synergiak proiektua aurrera eramateko prozesu osoa jarraitzen du. Erakundeei laguntza ematen die aliantzak lantzeko prozesuan, horretarako, Europa osoan erakunde publikoen eta pribatuen sare handiak eta bereiziak harremanetan jarriz. Proiektuen koordinazio zientifikoaz arduratzen da, finantzaketa bilatu ondoren. Ikerketa, aholkularitza eta prestakuntza jarduerak garatzen ditu programaren jarduera-esparruaren barruan.
Azken urteetan, Synergiaren lan-eremu nagusien artean honako hauek daude: oro har, oinarrizko eskubideak eta indarkeriaren aurkako babesa eta bereizkeriaren aurkako borroka eta, bereziki, homofobia eta transfobia, haurren eskubideak defendatu eta sustatzeaz gain. Gauzak horrela, ikerketa-ekintzaren ildotik proiektu asko garatu dira.

 

Arcilesbica Zami
associazione nazionale
Via don Minzoni 18
Bologna 40121
Tel.: +39 051 6492684
Faxa: +39 051 6492684
scuola-milano@arcilesbica.it
www.arcilesbica.it

1996. urtean eratu zen Arcigayren jardueren antzekoak gauzatzeko eta 2011n ILGA-ILGA Europe izenekoari batu zitzaion. Haren egiteko nagusia hauxe da:

ArciLesbica erakundeak Bolognan dauka egoitza eta Italia osoan 18 talde ditu. 2008. urtean, erakundeak lesbianen, transexualen eta ‘queer’ izenekoen aldeko lana ofizialki bere gain hartu zuen. ArciLesbica Zami 1997an jaio zen eta haren helburua lesbianen aurkako indarkeria, aurreiritzi eta bereizkeria oro eragoztea zen. Zami Audre Lorden -olerkaria, idazlea, lesbiana eta aktibista afroamerikarra- liburu famatuetako baten izenburua da.

 

Herbehereak:
COC Amsterdam
Chairman, Mr. Jan van Asch
Rozenstraat 14
1016 NX Amsterdam
Tel.: +31 20 626 30 87
Mobil: +31 627083338
info@cocamsterdam.nl
tania.barkhuis@cocamsterdam.nl
www.cocamsterdam.nl

Researcher and connection with COC
Ad van Dam
Harry Koningsbergerstraat 52
1063 AD Amsterdam
The Netherlands
Tel.: +31 20 614 73 27
a.v.dam@planet.nl
www.advandam.nl

COC Amsterdam izenekoak (1946. urtean sortutakoak) esperientzia handia du homosexualitateari eta bereizkeriarik ezari buruzko programa didaktikoak garatzen. Arlo horretan nagusitzen den erakundea da eta ia 2.000 kide ditu COC Netherlands federazioaren baitan. Horrez gain, Amsterdam hiriko eta inguruetako derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutu askotan ikasturte bakoitzean 400 eskola ematen dituzten 40 boluntario ditu.
Erakundearen egitekoa da egungo aniztasun sexuala gizartean integratzea eta LGBT pertsonak ahalduntzea. Erakundearen jarduera nagusiak hauek dira:

 

Erresuma Batua:
Schools out
BM Schools OUT
London
WC1N 3XX
media@schools-out.org.uk
www.schools-out.org.uk

1974. urtean eratu zen, kideen kuotek finantzatzen dute Schools OUT. Aipatu funtsak honetarako erabiltzen ditu:

Schools OUT da erakunde nazional independente bakarra, lan boluntarioa oinarri duena, LGBT komunitatean sartuta dauden alderdiak irakaskuntzaren esparruan babesten dituena. 35 urte baino gehiagoko esperientzia dauka joera sexualagatik edo genero-identitateagatik (dela benetakoa edo hautemandakoa, besterik gabe) irakasleek bereizkeria jasatearen gainean lan egiten.
Schools Out erakundeak beste bi proiektu sustatzen ditu: LGBT History Month (LGBT historiaren hilabetea), otsailero Erresuma Batu guztian garatzen dena, eta The Classroom (Gela), eskoletan eta goi-mailako irakaskuntzan LGBT pertsonen profila igotzeko asmoa duten irakasle eta hezitzaileentzako leihatila bakarra.

 

Alemania:
Bundesverband Jugend und Film e.V.
Reinhold T. Schöffel
Ostbahnhofstraße 15
60314 Frankfurt/M.
Germany
Tel.: +49 69 6312723
Faxa: +49 69 6312922
www.BJF.info
RTSchoeffel@BJF.info

Günther Kinstler
Tel.: +49 2222 99 59 141
Faxa: +49 2222 99 59 139
Mobil: +49 173 8685160
gkinstler@netcologne.de

BJF -haur eta gazteentzako tokiko eta eskualdeko 900 bat zineklub ditu- Europako erakunde aktiboenetako bat da haur eta gazteentzako kultura zinematografikoaren arloan. Bertako kideentzako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Jarduera horien bitartez, BJF izenekoak haur eta gazteei aukera ematen die kalitate handiko kultura zinematografikoan parte hartzeko, non bizi diren kontuan hartu gabe.

 

Espainia:
FARAPI
Social Anthropology Applied

Begoña Pecharromán Ferrer
Mundaiz bidea, 10 2. bulegoa 23
20012 Donostia-San Sebastián
Basque Country – Spain
Tel.: +34 943003585
Mobil: +34 685755461
Faxa: +34 943003584
bego@farapi.com

www.farapi.com

Farapi S.L. unibertsitatearen arloan sortutako enpresa bat da. Donostian dago (Euskadi, Espainia), 2004. urtean eratu zen eta gizarte antropologia aplikatuaren gaia jorratzen du: mugikortasuna, hirigintza, generoa, etab. Taldea metodologia antropologikoan dago espezializatua, hau da: etnografia, netnografia eta ikerketa kualitatiboa eta partizipatiboa. Testuinguru naturaletan eta erakundeen baitan gai horietan sartuta dauden eragileekin zuzeneko harremana izatean datza. Hala, ikertutako taldearen ikuspegi ona eskuratzen da eta, aldi berean, pertsonek beren errealitateez dituzten balioak, jarrerak, sinismenak, espektatibak eta pertzepzioak ulertzen dira; alegia, pertsonen jarrerak eta taldeko dinamikak zehaztu eta azaltzen dituzten faktoreak. Enpresak ibilbide luzea dauka giza eskubideak sustatzeko proiektuetan lan egiten.

 

Ararteko
Ombudsman of the Basque Country
Prado, 9
01005 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34 945 13 51 18
Faxa: +34 945 13 51 02
www.ararteko.net

Referent for the project:
María Luisa Aguirreche
ml-aguirreche@ararteko.net

Arartekoa - Euskal Autonomia Erkidegoko Herriaren Defendatzailea (www.ararteko.net) - Giza eskubideetarako Eusko Legebiltzarraren goi ordezkaria da; organo independentea eta autonomoa da, edozein botere politikori dagokionez. Arartekoaren egiteko nagusia giza eskubideak babestea da, hain zuzen, agintearen gehiegizko erabileraren aurrean eta, oro har, euskal herri-administrazioen jarduera okerren aurrean. Horrez gain, Arartekoak gomendioak egiten ditu politikak hobetu daitezen, giza eskubideak hobeto babestu eta zaintzearen mesedetan, batez ere zaurkortasun egoeraren bat pairatzen duten edo arrisku, bazterkeria, bereizkeria edo gizarte-eskasia egoeran dauden pertsonen eskubideak. 2007. urtetik Arartekoak LGBT eskubideak sustatu eta defendatu ditu gai hori jorratzeko lan-arlo baten bitartez. Lan-arlo horren jarduera nagusien artean honako hauek daude: herri-administrazioak LGBT eskubideak urratzeagatik herritarrek egiten dituzten kexak bideratzea, aniztasun sexualaren erabateko gizarte-onarpena sustatzea tailerren eta jardunaldien bidez, LGBT elkarteekin harremanak izatea, LGBT mugimenduaren eskaera nagusien gainean erakunde publikoak sentsibilizatzea, LGBT kontuei lotutako gaiei buruzko ikerketak egitea eta argitalpenak editatzea.

 


Koordinazioa

Arcigay Milano ONLUS
Marco Mori, Presidente
Via Bezzecca 3, 20135 Milano.
Tel. +39. 02 54122225
info@arcigaymilano.org

 

CIG