Mobile
Filmari buruzko informazioa
Jatorrizko izenburua: Mobile
Iraupena: 6 min.
Zuzendaria: Verena Fels
Jatorrizko herrialdea: Alemania, 2010
Hizkuntza: Elkarrizketarik gabe
Generoa: Animazioa
Gomendatutako adina: 6-7 urte
Laburpena
Behi bat mugikari baten alde batean zintzilik dago. Beste aldean, gainontzeko animalia guztiak daude. Behiak lagun bat izan nahi du, uko egiten ez dion bakarra sagutxo bat da…
Gai nagusiak
Estereotipoak
Estereotipoak maitasunean eta giza harremanetan
Nahi dena lortzeko iraunkortasuna eta erabakitasuna
Oztopoak gainditzea eta nork bere eskubideen alde borrokatzea
Jarduerak
A. Filmaren | aurretik: | |||
1. ariketa | Mugikari bat egitea | Banaka | 30 min. | |
B. Aurkezpena + Filma proiektatzea: | Denak elkarrekin | 10 min. | ||
C. Filmaren ondoren: | ||||
2. ariketa | Kanta entzutea | Denak elkarrekin | 10 min. | |
3. ariketa | Margoen kutxa | Banaka / Denak elkarrekin | 30 min. |
A: Filmaren aurretik
1. ariketa: Mugikari bat egitea
Filmaren zailtasun fisikoak hobeto uler ditzaten, ideia ona da aldez aurretik ikasleak mugikari bat egiten jartzea. Horrela, euren kabuz probatuko dute oso zaila dela mugikari batek behar duen oreka lortzea.
Azaldu zure ikasleei mugikariak eskultura mota bat direla: horietan, zati batzuk mugitu egiten dira, askotan aire korronteek aktibatuta. Mugikariak arte zinetiko gisa ere ezagutzen dira, diseinuaren zati moduan mugimendu errealak gehitzen dituztelako.
Mugikaria Alexander Calder eskultore iparramerikarrak asmatu zuen, XX. mendearen hasieran. Zizelkatzeko metodo berri bat garatzen hasi zen: alanbrea tolestuz eta bihurrituz, espazioan hiru dimentsiotako irudiak “marrazten” zituen. Zintzilikatutako elementuak, abstraktuak, harmonia aldakorrean mugitzen eta kulunkatzen dira.
Zure mugikaria egiteko modu ezberdin asko daude. Horietako bat hauxe da: arroparako alanbrezko bi esekigailu batera bihurritu eta esekitoki horietatik hainbat objektu zintzilikatu, sokekin lotuta. Ariketa horretarako, ziurta ezazu haurrek pisu ezberdineko objektuak erabiltzen dituztela, horrek mugikariaren oreka apurtzen duela ikus dezaten.
B: Aurkezpena eta filma proiektatzea
Erakutsi ikasleei eranskinean MOBILEn dagoen behiaren argazkia:
Nork daki zer koloretakoak izaten diren behiak?
Zer koloretakoa da behi hori? Gustatzen zaizu?
Nola uste duzu sentitzen direla gainontzeko animaliak horri dagokionez?
Ikus dezagun filma eta jakingo dugu.
C: Filmaren ondoren
2. ariketa: Kanta entzutea
Filmaren hasieran (amaieran ere bai) tango bat entzungo dugu gaztelaniaz.
Irakurri abestiaren testua ikasleei ozenki (eranskinean lanerako orri bat aurkituko duzu).
Desde el cielo una mañana,
Solario se despertaba,
olvidada por los otros
se sentía lamentar.La tristeza la mataba,
pero ella quería luchar,
ser dueña de su destino,
ser una vaca y nada más.
Nork uste du gai izango dela horrek esan nahi duena azaltzeko?
Nola sentitzen da behia? Zergatik? (bakarrik sentitzen da, gainontzeko animaliengandik baztertuta)
Zer egiten du beste era batean sentitzen ahalegintzeko?
Horrek funtzionatzen du?
A zer nolako behi ausarta eta ekina!
Azkenean, ez du inporta zer itxura duzun edo norekin maitemintzen zaren, zoriontsu baldin bazara!
Oharra:
Filmaren irudien liburua amazon.de orrian ere aurki daiteke.
3. ariketa: Argizarizko margoen kutxa bat
Ikasle bakoitzari bi paper emango zaizkio eta argizarizko margo bat hartuko du. Eska iezaiezu behi bat margotu dezatela, kolore horrekin bakarrik, orrietako batean.
Bost minutu barru, beste behi bat margotu behar dute beste orrian, nahi dituzten kolore guztiak erabiliz. Bukatutakoan, galde iezaiezu zein marrazki nahiago duten. Zer behi jarriko ditugu paretan?
Ikasle gehienek esango dute kolore askotakoa nahiago dutela (jakina, ez dago arazorik norbaitek kolore bakarrekoa aukeratzen badu!)
Mundua ez al litzateke oso aspergarria izango denak berdinak izango bagina, kolore bakarrarekin egin dugun marrazkia bezalaxe? Munduan horrenbesteko aniztasuna dago, ezen kolore ezberdinetako argizarizko margo kutxa eder bat bezalakoa baita.
Ondoren, irakurri La Caja de Pinturas de Cera que Hablaba izeneko poema. (Eranskinean lanerako orri bat aurkituko duzu)
La Caja de Pinturas de Cera que Hablaba
Cuando ayer en una tienda de juguetes entré
A una caja de lápices de cera con mucho que contar escuché“¡No me gusta el Rojo!” dijo el Amarillo y el Verde dijo: “A mí tampoco”
“Y sin saber por qué, el naranja no le gusta a nadie ni un poco”“Somos una caja de pinturas que no se gustan ni un pelo”
Dijo Azul a todas las demás “Aquí está pasando algo feo”Así pues, fui y compré esa caja de pinturas y me las llevé a casa
Y para que se vieran, extendí todos los colores fuera de la cajaMe miraban cómo con Rojo, Azul y Verde pintaba
Y con los demás colores Negro, Blanco y Naranja, y lo que en medio quedabaVieron al Verde convertirse en hierba y al Azul en cielo
Brillar al sol Amarillo, con nubes Blancas alzando el vueloLos colores cambiaban y algo nuevo al pintar surgía
Miraban como pintaba – mientras terminaba, seguían mirando todavíaY cuando finalmente acabé, empecé a alejarme
Pero entonces la caja de pinturas tenía algo más que contarme“El Rojo me encanta” dijo el Amarillo, el Verde dijo “También a mí”
“Y Azul, ¡has estado genial! Tan alto en el cielo all픓Cada lápiz de esta caja es único, ciertamente
Pero el dibujo es más completo cuando nos juntamos amistosamente”(Shane DeRolf)
Hitz egin poema horretaz zure ikasleekin.
Ez al da tontakeria bat margoak elkarren gustuko ez izatea euren koloreagatik bakarrik?
Argizarizko margo bakoitzak ezaugarri berezi bat ematen dio marrazkiari: berdea belarrarentzat, urdina zeruarentzat, horia eguzkiarentzat.
Eska iezaiezu ideiak truka ditzatela gai honen gainean: zergatik da garrantzitsua gu ez bezalakoak diren pertsonak onartzea? Idatzi erantzunak arbelean.
Margoetatik asko ikas dezakegu. Denak kolore ezberdinekoak dira, baina oso ongi bizi dira elkarrekin kutxa berean!