Skip to content

Papa's Boy

Still

Filmari buruzko informazioa

Jatorrizko izenburua: Papa’s Boy
Iraupena: 3 min.
Zuzendaria: Leevi Lemmetty
Jatorrizko herrialdea: Finlandia / Erresuma Batua, 2010
Hizkuntza: Elkarrizketarik gabe
Generoa: Animazioa
Gomendatutako adina: 6-7 urte

Laburpena

Sagu gazte batek dantza egin nahi du, baina haren aita ez dago batere ados semearekiko dituen genero-espektatibak aldatzearekin. Aitak semea “gizon” bat izan dadin nahi du eta boxeoa aukera dezan animatzen du. Gazteari boxeoa ez zaio asko gustatzen eta aitak gero eta desengainu handiagoa hartzen du semearekin, harik eta semeak familia katu baten erasotik libratzen duen arte, hain zuzen, dantzaren bitartez. Horrela, aitak aldatu egiten du bere ikuspegia eta semeaz zuen iritzia.

Gai nagusiak

Estereotipoak
Genero-espektatibak
Norberaren zoriona
Desberdintasunaren onarpena
Nahi dena lortzeko iraunkortasuna eta erabakitasuna
Oztopoak gainditzea eta nork bere eskubideen alde borrokatzea
Familia
Gatazkak konpontzea

 

Still

Jarduerak

A. Filmaren aurretik:      
  Exercise 1  Nesken eta mutilen kontuak Taldeka/ Denak elkarrekin 30 min.
B. Aurkezpena + Filma proiektatzea:   5 min.
C. Filmaren ondoren:    
  2. ariketa Eztabaida filmeko fotogramekin Denak elkarrekin 15 min.
  3. ariketa Taumatropoa Banaka 15 min.
  4. ariketa Saia gaitezen zerbait desberdina egiten Denak elkarrekin 45 min.

A: Filmaren aurretik
1. ariketa: Neska edo mutila?

Banatu gela talde txikietan, neskak eta mutilak nahastuta. Eman talde bakoitzari paperezko bi orri handi, aldizkari batzuk edota liburuxka publizitarioak, guraizeak eta kola. Ikasleek aldizkariak gainetik irakurriko dituzte eta mutilei lotutako eta neskei lotutako gauza tipikoen argazkiak moztuko dituzte. Ziurtatu mutilek nesken gaineko gauzak ere mozten dituztela eta neskek mutilen gaineko gauzak ere mozten dituztela, beraien sexuei dagozkienez gain. Idatzi “mutila” hitza orri batean eta bestean, aldiz, “neska”. Itsatsi argazkiak/irudiak kasuan kasuko orrian.
Erakutsi taldeen orriak eta eztabaidatu.

Zergatik aukeratu duzue hori?
Zergatik uste duzue hori neskei lotuta dagoela eta beste hori, aldiz, mutilei?
Zer pentsatuko zenukete neska batek … erabili/edukiko balu? edo … jokoan arituko balitz?
Hori neskek eta mutilek berdin-berdin erabil dezakete?
Arraroa irudituko litzaizueke mutil bat honekin ikustea? Horrek baimenduta ez dagoela esan nahi al du?
Ondo irudituko litzaizueke horrek mutil hori oso zoriontsu egiten duela jakingo bazenute?

 

Neska-mutilak ados badaude irudi batzuk ez direla bereziki genero batekin lotzen, moztu argazki horiek eta itsatsi orri handiago batean. “Neskak eta mutilak” orrian.

Ea aurkitzen ditugun “neskak eta mutilak” orrian jar daitezkeen argazki gehiago.
Saia zaitez ahalik eta argazki gehien aldatzen (zalantzan jarriz taldeek aldez aurretik genero jakin batekin lotu dituzten argazkiak).

 

Still

B: Aurkezpena eta filma proiektatzea

Erakutsi ikasleei tutu baten eta boxeo eskularru pare baten argazkiak (edo hobeto, ahal bada, benetako ereduak). Aipatu aurreko ariketaren orriak.

Non jarriko zenukete eskularruen argazkia? Eta tutua?
Zerekin nahiago zenukete jolastu?

 

Orain bi gauzak dituen sagutxo bati buruzko film laburra ikusiko dugu…

Still

C: Filmaren ondoren
2. ariketa: Eztabaida filmaren fotogramekin

Jarri arbelean eranskinean topatuko dituzun filmeko fotogramak (sagua boxeoko eskularruz josita dagoen gela batean, sagua tutuarekin, saguaren aita desilusio aurpegiarekin, saguaren aita semea besarkatzen).

Aitak zertan nahiko luke ematea denbora bere semeak? Nola dakigu?
(aitaren posterra boxeoko txapeldun gisa, gela boxeoko gauzez beteta…)
Saguari zer egitea gustatzen zaio?
Horrek nola sentiarazten du saguaren aita? Nola sentitzen da sagutxoa aita desengainua hartuta dagoela ikusita?
Zer gertatzen da saguaren aitak iritzia alda dezan? Nolatan sentitzen da orain desberdin?

 

3. ariketa: Taumatropoa

Azaldu ikasleei PAPA’S BOY animazioko film bat dela, beraz, ez dela hezur eta haragizko aktoreek antzeztutako istorio bat, baizik eta pertsonaiak eta eszenak marraztu edo modelatu egiten direla. “Animazio” hitza latinezko animo terminotik dator eta “arima” esan nahi du. Egia esan, animazio-film batean zuzendariak “bizitza” eta “arima” ematen die bere marrazkiei eta pertsonaiei.

Marrazki bizidunak fotogramaz fotograma filmatzen dira. Horrela, gauza bizigabeak, hala nola marrazkiak, panpinak, koadroak, plastilinazko irudiak, paperezko tirak edo beste objektu batzuk... mugiarazi ahal dira. Fotogramaz fotograma animatzaileak marrazkia (edo objektua) apur bat aldatzen du aurreko irudiarekiko. Horrelako irudi serieak bata bestearen atzean begiratzen badituzue, oso azkar (film batean bezala, segundoko 24 fotograma ikusten baitira), koadroko pertsonaiak benetan mugitzen direla dirudi.

Ikasleek euren kabuz praktikatu dezakete marrazki bizidunen printzipio sinple hori, taumatropo bat eraikiz.

Thaumatrope

Kopiatzeko taumatropo bat jaitsi dezakezu dugun web orrialdetik. Alde batean sagua agertzen da tutua jantzita, eta, bestean, boxeoko eskularru batzuk. Taumatropoari birak emanez saguak boxeoko eskularruak jantzita dauzkala emango du.

Moztu zirkuluak eta itsas itzazu atzeko aldeak bata bestearekin elkartuz: albo batean sagua, bestean boxeoko eskularruak. Ziurta ezazu iruditxoak lerrokatuta daudela (hala ez badaude, ilusio optikoak ez du funtzionatuko). Ondoren, egin itzazu bi zulo diskoaren ertzeko kontrako alde bakoitzean. Lotu gomazko zinta bat zulo bakoitzean. Birarazi kartoizko diskoa bere ardatzean oso-oso azkar... eta saguak boxeoko eskularruak dauzkala emango du!

Azaldu ikasleei efektu horri ilusio optikoa deitzen zaiola: bi irudiak mugitu edo elkartu egin direla ematen du, baina ez da horrela: marrazkiak ez dira aldatu.

4. ariketa: Saia gaitezen zerbait desberdina egiten

Gonbida ezazu gizon erizain bat, gizon idazkari bat, gizon umezain edo haurtzain bat… emakume polizia bat, emakume kamoi gidaria, ejertzitoan edo eraikuntzan lan egiten duen emakume bat… Estereotipoen arabera, maskulinoagotzat edo femeninoagotzat jotzen den lanbidea duen jendea.

Ikasleak elkarrizketa prestatzera animatu. Haur bakoitzak, bere kabuz, elkarrizketatuari egin nahi dizkion galdera gutxi batzuk idatziko ditu. Denek bilatu behar dute gutxienez “mutil” edo “neska” hitza daraman galdera bat.

Elkarrizketaren amaieran dibertigarria da elkarrizketatuaren lanbidearekin zerikusia duen jarduera labur bat egitea. Hesgailuak jartzen ikastea, trafikoa zuzentzea, hesi sendo bat eraikitzea, haur-oihalak aldatzea, etab. Ziurta ezazu ikasle guztiek parte hartzen dutela, neskek nahiz mutilek.

Ondoren, galdetu ikasleei (ziurtatu mutilei eta neskei galdetzea) ea jarduera gustuko izan duten. Aintzat hartuko lukete lanbide horretan lan egiteko aukera?

 


 

 

 

Download

Taumatropoa

PDF Kopiatzeko PDF